268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, C mailako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena.

Prozesua bukatuta C mailako landazainaren eta lehen mailako igeltsero-ofizialaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.

Alkatetzaren abenduaren 21eko 3119/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Raúl Velasco Aizpún Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, landazainaren lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 0512C04401).

Alkatetzaren abenduaren 21eko 3120/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–José Miguel Mateo Núñez Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, 1. mailako igeltsero-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 1210C06405).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko ditu Tuterako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2318352