268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzain-agenteen izendapena

2022ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, deialdi bat, udaltzain-agenteen lau lanpostu betetzeko, C mailakoak, oposizio bidez, Tuterako Udalaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 15eko 3050. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Álvaro Blasco Pascual eta Belinda Ríos Alonso izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente, Udaltzaingoari atxikiak.

Tuteran, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2317779