268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Prozesua bukatu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 29ko ebazpen baten bidez eta Udaleko Kirol Patronatuko Batzarraren 2022ko azaroaren 29ko erabaki baten bidez (biak argitaratu ziren 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Epaimahai kalifikatzaileek egindako izendapen-proposamenekin bat etorriz:

Alkatetzaren abenduaren 12ko 178/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–María Carmen Sánchez Martín izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 10.3 zenbakia duen administrazio-ofizialaren lanpostuan aritzeko. 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Bigarrena.–Milagros Osés Azcona izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 10.7 zenbakia duen administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko. 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren abenduaren 12ko 179/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Francisco Javier Aragonés Gracia izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 40.2 zenbakia duen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko. 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren abenduaren 12ko 180/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Rosario Aisa Hernanz izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 20.3 zenbakia duen atezain lanpostuan aritzeko %50eko lanaldian. 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren abenduaren 12ko 181/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Jose Javier Marco Cumba izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 0.1 zenbakia duen kirol arloko koordinatzailearen lanpostuan aritzeko %50eko lanaldian. 2024ko urtarrilaren 2an jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2317396