268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion udal bulegoetako mandatarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Deialdia bete gabe deklaratzea

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak ebazpen hau eman zuen 2023ko abenduaren 12an:

Bat etorrita enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion udal bulegoetako mandatarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarriarekin, zeina 2023ko 162. NAOn argitaratu baitzen, abuztuaren 7koan, izangai bakar batek ere ez dituenez baldintzak betetzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak: Inor ez.

Baztertutako izangaiak:

–Deialdiaren 3.1 oinarriaren a) apartatua ez betetzeagatik:

***4984**

BEORLEGUI GORRIZ, MARIA PILAR

–Deialdiaren 3.1 oinarriaren b) apartatua ez betetzeagatik:

***4004**

ECHARRI GORRIZ, MARIA DOLORES

***5674**

TROYAS GARCIA, JOSEBA ANDONI

***3952**

ALONSO SADABA, MIRIAN

***2971**

BORDA OIZ, EDUARDO

***2228**

PÉREZ MURILLO, María BEGOÑA

***1590**

SENOSIAIN ECHARTE, JESUS M.

–Indarrean den Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboaren II. eranskineko hamaikagarren artikuluarekin bat:

***4266**

GIRONA GARCÍA, JOSÉ ANTONIO

2.–Deialdia bete gabe uztea.

3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2317420