268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 8ko 191/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratua); eta Alkatetzaren abenduaren 12ko 211/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horrekin bat etorriz, onesten da Irunberriko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea jarraian zerrendatutakoak, adierazitako lanpostu hutsak esleituta. 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

IZANGAIA

6.–Udaleko garbiketako peoia

Osoa

PEREIRA URZE, JULIANA DA CONCEICAO

7.–Haur eskolako zuzendaria

Osoa

OJER EGUARAS, MARIA CONCEPCIÓN

8.–Haur eskolako hezitzailea

Osoa

GARCES ALLO, MARIA TERESA

9.–Haur eskolako garbiketako peoia

Partziala

BEROIZ BEAUMONT, YOLANDA

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, zeinak administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Irunberrin, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2317776