265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Cortesko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2023ko abuztuaren 28an erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin bahitua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 3603.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2023-310020013603 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra.

Erregistrokoa.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroa.

Lehena.–Cortesko 210. erregistro-finka ondoren aipatzen den bezala deskribatzen da erregistro-liburuetan (3341. liburukia, 134. liburua, 181. folioa, 21. inskripzioa, 31018000705139 erregistro-kode bakarra):

Hiri-finka.–Etxea Cortesen, Blanca de Navarra kaleko hogeita zazpi zenbakia, 2. poligonoa, 218. lurzatia. Ehun eta hogeita hamaika metro eta hamabost dezimetro koadro ditu, horietatik ehun eta bi metro eta hogeita lau dezimetro koadro eraikiak daude eta hogeita zortzi metro eta laurogeita hamaika dezimetro koadro eskortakoak dira. 2. poligonoko 218. lurzatia. Mugak: aurrealdean, erreferentziazko kalea; eskuinean, sartuta, kale bereko 26 zenbakia duen etxea, katastroan 217 zenbakia duena; ezkerrean, kale bereko 23 eta 25-A zenbakiak, katastroan 220 eta 481 zenbakiak dituztenak, hurrenez hurren; eta atzealdean, kale bereko 23 zenbakia duen etxea eta María Concepción Azlor de Aragónen gaztelu-etxearen baratza, katastroan 250 zenbakia duena.

Katastrokoa.

Cortesen, 2. poligonoko 218. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. hiri-unitateak.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian xedaturik ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2317806