265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2551/2023 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren 2023ko urriaren 24ko erabaki baten akats zuzenketa argitaratzen duena –erabaki horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2024ko lan egutegia onesten du–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten baten bidez, aditzera eman dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2023ko urriaren 24ko erabaki baten testuan aurkitutako akatsak –erabaki horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2024ko lan egutegia onesten du–.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2023ko urriaren 24ko erabakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2024ko lan egutegia onesten duenean, aurkitutako akatsak.

Honela dioen tokian:

"4. Unibertsitateak ezarritako jaiegunak.

Unibertsitatearen eguna: apirilaren 19a."

Honela esan behar du:

"4. Unibertsitateak ezarritako jaiegunak.

Unibertsitatearen eguna: apirilaren 19a.

Abenduaren 24a eta 31".

Bigarrena.–Erabaki hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 1ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2317855