265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2023ko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea entitate honen 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Torres del Rion, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2317350