265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Indargabetzea Funesko udalerrian etxeak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen 23 zenbakiko ordenantza. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen indargabetzea Funesko udalerrian etxeak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen 23 zenbakiko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Funesen, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2316117