265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 576. lurzatian (AO-3.7 antolamenduko area). Behin betiko onespena

Alkatetzaren irailaren 23ko 96/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Etxauriko 2. poligonoko 576. lurzatiaren xehetasun-azterketa (AO-3.7 antolamenduko arean), Gestiones Cekla 31-20 SL-k sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2023ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Etxaurin, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317213