2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Web orria eta egoitza elektronikoa sortzea
Maider Amantegi Urdalletak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, 2023ko abenduaren 12ko 18/2023 Ebazpenaren bitartez honako hau ebatzi du:
Lehenengoa.–Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,
EBATZI DUT:
1. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitateko web orria sortzea http://www.lagagizartezerbitzua.org helbide elektronikoan. Internet-domeinua Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatearen jabetzakoa da, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatea da web orriaren titularra.
2. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitateko egoitza elektronikoa sortzea https://lagagizartezerbitzua.egoitzaelektronikoa.eus/ helbide elektronikoan. Internet-domeinua Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatearen jabetzakoa da, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatea da egoitzaren titularra.
3. Web orria eta egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko dira indarrean.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
5. Mankomunitatea osatzen duten udalerriei jakinaraztea, baita haien web atarietan argitaratzea eskatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.
6. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatearen idazkaritza nagusiari ematea.
Berariaz jakinarazten da egonkortze-prozesuari buruzko informazio guztia aurrerantzean Mankomunitatearen webgunean argitaratuko dela, 2022ko azaroaren 21eko 231. Ezohiko Aldizkarian argitaratutako deialdiaren ezaugarrien taulako 3. apartatua moldatuz.
Leitzan, 2023ko abenduaren 12an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2317389