264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024rako karga-tasak

Udalbatzak, 2023ko abenduaren 11n egindako ezohiko bilkuran, arauzko quorumarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

"Kontuan izanik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoa, eta kontuan hartuta lurralde-kontribuzioaren karga-tasa, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tasa eta tarifak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren eta jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga mantentzea komeni dela, bai eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobariak eta hiri-lurraldearen gaineko ekarpenaren hobariak 2024. urterako, 2024. ekitaldirako udal-gastuei eusteko, eta kontuan hartuta Tafallako Udalaren eta herritarren egungo egoera ekonomikoa, aipatutako Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki araubidea eguneratzeari buruzko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Aintzakotzat hartuta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan ezin dela zerga-tasa bereizirik ezarri, zergapeko egitatearen zenbatekoaren arabera, Udal honek egin ohi duen bezala, zeinak %5eko karga-tasa ezartzen baitzuen 2.500 eurotik gorako zerga-oinarrietarako, eta %3,1eko beste tasa bat 2.500 euroko edo hortik beherako oinarrietarako, Estatuko Zergen Zuzendaritza Nagusiari egindako V0126-18 kontsulta loteslearekin bat etorriz. Kontsulta horrek ebazten du ezin direla obren aurrekontuaren arabera bereizitako bi karga-tasa finkatu, eta, beraz, %3,1eko karga-tasa kentzea proposatzen da, %5ekoa izatera pasatuko litzatekeena.

Kontuan hartuta proposamenak ez duela 2023an aplikatzekoak diren udal-zergen tasa eta tarifen igoerarik jasotzen, aurreko paragrafoan azaldutakoa izan ezik, eta horrek horiek izoztea dakarrela.

Ikusirik Kontu Hartzailetzak egindako proposamenaren aldeko txostena eta 2023/11/29ko Kontu Batzordearen irizpena,

ERABAKI DA

Lehenengoa.–2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen den lurralde-kontribuzioaren ordainarazpenerako ondoko karga-tasa mantentzea: %0,332 urtean.

Bigarrena.–Lurralde kontribuzioan familia ugariei eta guraso bakarreko familiei eta kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunei, errenta bermatua jasotzen dutenei edo gutxieneko bizi sarrera jasotzen dutenei egiten zaizkien hobariak arautzeko ordenantza fiskalari eustea. Hobari horiek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen 140.4 artikuluan jasota daude, aukeran.

Hirugarrena.–2024rako, jarduera ekonomikoen gaineko zergan ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko egungo indize-eskala mantentzea:

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA- 09AA-10AA-11UU-

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1´40

1´38

1´36

1´32

Laugarrena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak 162.4 artikuluan jasotako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren hobariak arautzeko ordenantza fiskalari eustea.

Bosgarrena.–2024rako %5eko karga-tasa aplikatzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, betearazpen materialaren aurrekontuari dagokion zerga-oinarriaren gainean.

Seigarrena.–Energia berriztagarrietarako instalazioen eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan (EIOZ) hobariak arautzeko ordenantza fiskalari eustea. Hobari horiek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak 170.bis artikuluan jasota daude, aukeran.

Zazpigarrena.–2024. urterako %15eko karga-tasari eustea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko.

Zortzigarrena.–Jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskala 2024. urterako mantentzea.

Bederatzigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.

Horren berri ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako, eta ohartarazten da administrazio-bidea amaitzen duen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzenduta, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Tafallan, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2317335