2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1956. lurzatian. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2023ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, José Luis Sáenz Romerok sustatua, Laser Ebro SLren ordezkari gisa, xede duena indarreko hirigintza-determinazioak aldatzea San Adriango 3. poligonoko 1956. lurzatian (industrialdeko 74. zenbakia), batetik, beste lerrokadura batzuk zehazteko lurzatiko eraikinean (lerrokadura horiek ez datoz bat indarrean dagoen plangintza orokorrarekin) eta, bestetik, hirigintza-esparru egoki bat ezartzeko, ekoizpen prozesuarekin bat datorren eraikina garatu ahal izateko.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.
San Adrianen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Xehetasun azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2317312