264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2368. lurzatian. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2023ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, José Luis Sáenz Romerok sustatua, Laser Ebro SLren ordezkari gisa, xede duena indarreko hirigintza-determinazioak aldatzea San Adriango 3. poligonoko 2368. lurzatian (industrialde bati dagokio, zenbakirik gabe), batetik, beste lerrokadura batzuk zehazteko lurzatiko eraikinean (lerrokadura horiek ez datoz bat indarrean dagoen plangintza orokorrarekin) eta, bestetik, hirigintza-esparru egoki bat ezartzeko, ekoizpen prozesuarekin bat datorren eraikina garatu ahal izateko.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

San Adrianen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317310