2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentzia ematea.
Argiztapen ekipoen biltegia eta bulego teknikoa
Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: 2023-11-22.
Sustatzailea: Instalaciones y Proyectos de Iluminación SL.
Jarduera: Argiztapen ekipoen biltegia eta bulego teknikoa.
Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdea, 27 bis nabea (1. poligonoko 871. lurzatia).
Orkoienen, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2316702