2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Nekazaritzako makinen eta tresnen biltegia handitzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Lizentzia eman den eguna: 2023-1112 Ebazpena, 2023ko azaroaren 16koa.
Sustatzailea: Luis Terés Sáinz.
Jarduera: Nekazaritzako makinen eta tresnen biltegia handitzea.
Tokia: "Sardilla" alderdia, 2. poligonoa, 1601. lurzatia.
Funesen, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2316427