2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, D mailako familia-langilearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Prozesua bukatuta D mailako familia-langilearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 27ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.
Alkatetzaren azaroaren 7ko 2991/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–Verónica Aldazabal Sangüesa izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, lanaldi partzialean, D mailako familia-langilearen lanpostuan jarduteko (plantilla organikoko zenbakia: 0814D10810).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko urtarrilaren 1ean jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko ditu Tuterako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2317345