2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Izendapena
Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2023ko abenduaren 7an:
Alkatetzaren 2022ko azaroaren 28ko 2022-0851 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 12koa), oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen direnak Orkoiengo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko kontratatzea, eta adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak, esleitzea:
30. lanpostua. Musika Eskolako ordenantza: Eneko Inchausti Milagro.
2. Jarraian aipatzen diren pertsona kontratatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsa, plantilla organikokoa:
35. lanpostua. Musika Hizkuntzako irakaslea: Leire Celestino Romo.
3. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko urtarrilaren 15ean jabetu beharko dutela lanpostuaz, bat etorriz deialdiaren 11.4 oinarriarekin eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–).
Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte Orkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Orkoienen, 2023ko abenduaren 7an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2317250