2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Lan publikoaren eskaintza 2023rako
2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikulua kontuan hartuta –2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea–, eta bertan jasotako aurreikuspenek honako helburu hau betetzeari erantzuten diotela: enplegu publikoko behin-behinekotasunak egiturazko plazen %8 ez gainditzea, eta helburu hori betetzen dela justifikatu behar dela manu horren bigarren ataleko laugarren azpiatalean aipatzen den urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
Kontuan hartuta lan publikoaren eskaintza onartzea alkatetzaren eskumena dela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, edo dagokion eskuordetza duen organoaren eskumena dela (TAOALen 21.3 artikulua), dagokion negoziazio-mahaian sindikatuekin negoziatu ondoren, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzupeko langileen estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eta horretarako ematen den ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dela, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz.
Txosten juridiko-ekonomikoaren eta urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Olaztiko Udalaren 2023rako lan publikaoren eskaintza onartzea, honako plaza hauek betetzeko aukera barne hartuta, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluan birjarpen-tasari buruz xedatutakoa kontuan hartuta:
1. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: plantilla organikoko 20.2 zenbakiko zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Hizkuntza- eskakizuna: B1 euskara. Sarrera-sistema: lehiaketa-oposizioa Berariazko birjarpen-tasa gehigarria 31/2022 Legearen 20.2.4 artikulua. Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.
1. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: 20.3 zenbakiko zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: B1 euskara. Sarrera- sistema: lehiaketa-oposizioa Birjartze-tasa 31/2022 Legearen 20. artikulua. Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.
2. Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: Eraikin eta udal bulegoen garbiketako langilea, plantilla organikoaren 20.9 zenbakia: E maila. Hizkuntza eskakizuna: B1 euskara. Sarrera-sistema: lehiaketa-oposizioa Birjartze- tasa 31/2022 Legearen 20. artikulua. Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta udalaren gardentasunaren atarian argitaratzea, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen ohiko bilkuran.
Olaztin, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2317178