2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Prozesua bukatu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez onetsi zen deialdia, eta argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta akats-zuzenketa onetsi zen Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Presidentziaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean. Epaimahai kalifikatzaileek egindako izendapen-proposamenekin bat etorriz:
Honako hau ebatzi zen Alkatetzaren azaroaren 28ko 1380/2023 Ebazpenaren bidez (haren bidez Alkatetzaren azaroaren 27ko 1371/2023 Ebazpenean atzemandako errore aritmetikoa zuzendu zen):
Lehena.–Jarraian ageri direnak funtzionario izendatzea, Burlatako Udalaren zerbitzura aritu daitezen, gizarte-langilearen lanpostuan. Plantilla organikoan hutsik dauden plaza hauek beteko dituzte, eta haietaz jabetu beharko dute 2023ko abenduaren 11n:
María Diez Aldama; lanpostuaren zenbakia: 6.5.
Miguel Baines Zugasti; lanpostuaren zenbakia: 6.18.
Ana Cristina Compains Beaumont; lanpostuaren zenbakia: 6.17.
Honako hau ebatzi zen Alkatetzaren azaroaren 28ko 1379/2023 Ebazpenaren bidez (haren bidez Alkatetzaren azaroaren 27ko 1370/2023 Ebazpenean atzemandako errore aritmetikoa zuzendu zen):
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2317266