264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra (APF)" izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000187; lehengo gordailu zenbakia: NA/380).

Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Santiago Arraiza Zorzano jaunak egin zuen, 31/2023/000169 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez. 2023ko martxoaren 16an egindako Batzar Orokor Arruntean aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuak aldatzea.

Ziurtagiria Santiago Arraiza Zorzano jaunak sinatua dago, "Agrupación Profesional de la Policía Foral de Navarra (APF)" izenekoaren presidentea den aldetik.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko azaroaren 17an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2316471