1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
284/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Silvia Ojer Torres andrea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Silvia Ojer Torres andrea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, abenduaren 12tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2316982