1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
411/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Rosa de Luis Aboitiz andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Foru dekretu horren bidez, halaber, Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala erakunde autonomoaren egituran sartu zen.
Foru dekretuaren 55. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario María Rosa de Luis Aboitiz andrea Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko azaroaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau jakinaraztea María Rosa de Luis Aboitiz andreari eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Profesionalen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.
Iragarkiaren kodea: F2317272