264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

410/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Marcela del Pilar Guevara Eslava andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Populazio Erregistroen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Foru dekretu horren bidez, halaber, Populazio Erregistroen Atala sortu zen Osasun Publikoaren Zerbitzuan.

Foru dekretuaren 55. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario Marcela del Pilar Guevara Eslava andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Populazio Erregistroen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko azaroaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Marcela del Pilar Guevara Eslava andreari eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Profesionalen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2317271