1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo atalburuen esku uzten duena, nork bere eskumeneko gaietarako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak egiteko eskumena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Elkarlotura hierarkikorik gabeko organoak badira, beharrezkoa izanen da goragoko organo hierarkiko komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.
Hezkuntza Departamentuko unitateek ziurtagiriak egiteko eskaera kopuru handia jasotzen dutenez, eta horietako batzuk une jakin batzuetan berehala luzatu behar direnez, gomendagarria da ziurtatu beharreko datuak gordetzen dituzten kudeaketa zerbitzuek edo atalek beraiek eskumena edukitzea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez unitate organiko bakoitzak esleituta dituen gaiei buruz, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako kontseilariaren baimena jaso ondoren,
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntza Departamentuko zerbitzu hauetako zuzendarien edo atal hauetako buruen esku uztea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena, nork bere eskumeneko gaietarako:
–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.
–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.
–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.
–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.
–Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.
–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.
–Prestakuntza eta Kalitate Ataleko burua, prestakuntzarekin lotutako guztirako.
–Ikasketak Antolatzeko Ataleko burua, titulu akademikoekin eta ikasketak baliozkotzearekin lotutako guztirako.
2. Ebazpen hau igortzea eskumenak eskuordeturik dituzten zerbitzu eta ataletako titular guztiei eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 2an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2317200