264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuko zuzendaritza nagusietako, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzua.

b) Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

c) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

d) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

e) Trafiko Zerbitzua.

f) Barneko Giza Baliabideen Zerbitzua.

2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

b) Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzua.

c) Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzua.

d) Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzua.

e) Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzua.

f) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzua.

3. Justiziako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Justiziako Gizarte Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzua.

c) Azpiegitura Judizialen Zerbitzua.

d) Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua.

4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez zerbitzuaren mendeko atalburuak arituko dira, ordena honi jarraikiz:

a) Aurrekontuen Kudeaketarako Atala.

b) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlan eta Lan Teknikoen Atala.

5. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan, haren ordez idazkaritza teknikoaren mendeko Araubide Juridikoaren atalburua arituko da.

6. Indarrik gabe uztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 31ko 9/2023 Foru Agindua, departamentuko zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

7. Foru agindu hau interesdunei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 11n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2317364