1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzen dituena.
Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.
Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:
a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat batzordeko burua izanen da eta bestea idazkaria.
b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.
c) Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.
d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.
f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, desgaitasunak dituzten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.
g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.
Aipatutako unitate organiko edo entitate horietako arduradunek beren proposamenak egin dituztenez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortzen duen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide izendatzea honako hauek:
a) Rashid Mohamed Vázquez jauna, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, batzordeko burua; M.ª Pilar Goñi Muro andrea, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, eta Yolanda Zazo Gómez andrea, Lan Harremanen Ataleko burua, batzordeko idazkaria.
b) Eskubide Sozialetako Departamentua ordezkatuz, Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) Balorazio Zentroko zuzendaria; Olga Sala López andrea, PAGNAko Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea; eta Carlos Arana Aicua jauna, PAGNAko Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.
c) Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.
d) Ignacio Iriarte Aristu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.
e) Eva Ontoria del Cura andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.
f) Ikerne Arizcuren Beriain andrea, José Antonio Delgado López jauna eta María José Leoz Tellería andrea, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakunde edo entitateak ordezkatuz.
g) Eva María Mier Mendiguchía andrea eta Nuria Hernández Guillén andrea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.
3. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta batzorderako izendatutako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2317387