1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
131E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Francisco Javier Larrea Larraz jauna, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Administrazio Jasangarriaren Bulegoko burua. Zerbitzu hori Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusian dago.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Francisco Javier Larrea Larraz jauna, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Administrazio Jasangarriaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abenduaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, egun horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusira eta Trantsizio Energetikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 1ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2317195