264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

282/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, kargutik kentzen duena María Ángeles García Briñol andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, berak eskatu baitu; institutua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat da.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu baten bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Ángeles García Briñol andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea; institutua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat da. Kargu-uzteak 2023ko abenduaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2023ko azaroaren 30a izanen da zuzendariorde aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316967