1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
402E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez José Ignacio Aguado Martín jauna izendatzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Lan Osasunaren zuzendariorde.
Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Estatutu horien 54. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Horrela, bada, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Estatutuen 11. eta 54. artikuluek –langileen arloan– emandako eskudantzien eta ahalmenaren ondorioz (azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren estatutu horiek).
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,
AGINTZEN DUT:
1. José Ignacio Aguado Martín jauna izendatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Lan Osasunaren zuzendariorde. Izendapenak 2023ko abenduaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau José Ignacio Aguado Martín jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2317382