264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariak azaroaren 22an emandako 9/2023 Foru Aginduan atzemandako akats bat. Foru agindu horren bidez, Susana Cruces Azpa andrea izendatu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariorde.

Transkripzio-akats material bat atzeman da Osasuneko kontseilariak urriaren 22an emandako 9/2023 Foru Aginduan (foru agindu horren bidez, Susana Cruces Azpa andrea izendatu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariorde). Horrela, bada, eta jarraikiz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluan xedatutakoari (foru lege hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa da) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari (lege hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa da),

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Osasuneko kontseilariaren azaroaren 22ko 9/2023 Foru Aginduaren 1. puntuan dagoen akats materiala. Puntu hori honela geldituko da idatzita:

"Susana Cruces Azpa andrea izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariorde. Izendapenak 2023ko azaroaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak."

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera; eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako Kudeaketa Administratiboaren Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2317199