264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

281/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua hein batean berritzen duena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilu hori Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Azaroaren 6ko 304/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideek kargua utziko dutela berek uko eginda, ordezkariaren eta ordezkatzen duen entitatearen arteko lotura desagertzen denean, heriotzaren ondorioz edo epai bidez ezgaituak izan ondoren.

Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako kideen lotura desagertu egin da.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek haiek hautatu ondoren.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, behar diren hautapenak egin direla eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak izendapen proposamena egin duela, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko azaroaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide:

a) Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa:

Cristina López Mañero andrea.

Ordezkoa: Marta Álvarez Alonso andrea.

Kevin Lucero Domingues jauna.

Ordezkoa: María Teresa Esporrín Las Heras andrea.

Irati Jiménez Aragón andrea.

Ordezkoa: Aranzazu Izurdiaga Osinaga andrea.

Blanca Isabel Regúlez Álvarez andrea.

Ordezkoa: María Roncesvalles Solana Arana andrea.

b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:

Xabier Alcuaz Andueza jauna.

Antonio Ángel Moleón Segura jauna.

c) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa:

Roldán Jimeno Aranguren jauna.

Ordezkoa: María González de Audicana Amenábar andrea.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari, Nafarroako Parlamentuari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316966