264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

129/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Alicia Soba Zúñiga andrea, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Alicia Soba Zúñiga andrea, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2023ko abenduaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2317302