264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, aipatutako legezko agindu horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko titularra.

b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko titularra.

c) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko titularra.

d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko titularra.

e) Haur Eskolen Zerbitzuko titularra.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko titularra.

b) Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko titularra.

c) Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko titularra.

d) Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko titularra.

e) Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko titularra.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko titularra.

b) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko titularra.

c) Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko titularra.

d) Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko titularra.

e) Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko titularra.

f) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko titularra.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

a) Araubide Juridikoaren Ataleko titularra.

b) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko titularra.

c) Aholkularitza Tekniko-juridikoaren Ataleko titularra.

d) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko titularra.

5. Indarrik gabe uzten da Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 26an emandako 108/2019 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena.

6. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdun diren zuzendaritza nagusietako, zerbitzuetako eta ataletako titularrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 1ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2317030