264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide berriak izendatzen dituena.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluak hamahiru kide izanen ditu: kontseiluburua, zeina lan arloko eskumena duen departamentuko titularra izanen baita, eta hamabi kontseilukide, honela izendatuak: lau kide Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko, Kontseiluko buruak proposaturik; lau kide langile autonomoen elkarte profesionalen artetik aukeratuak; bi kide enpresabururen elkarteak ordezkatzeko; eta bi kide sindikatuak ordezkatzeko.

Orobat, alderdi parte-hartzaile bakoitzak izendatzen dituen kontseilukideak adina ordezko izenda ditzake.

Foru dekretu horren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko kideen agintaldiak lau urte iraunen du, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta epe hori igarotakoan, Kontseilua erabat berritu beharko da. Kideen eta haien ordezkoen ordezkapenak eginez gero, kide berria karguan egonen da ordezkatuari lau urte horiek betetzeko geratzen zitzaion denbora bete arte.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez (2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko hurrengo urteetarako kideak izendatu ziren. Erabaki horrek zuzenketa bat izan zuen, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 8ko Erabakiaren bidez egina (2022ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 17koa).

Izendapen horrek indarrean segitzen du erakunde hauei dagokienez, ez baitute eskatu beren ordezkari titularrak eta/edo ordezkoak aldatzea: langile autonomoen elkarte profesionaletako ordezkariak, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeen ordezkariak eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkariak. Soilik Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak proposatu du ordezkatzen duten titularra eta ordezkoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak partaidetza-organo horretan dituen ordezkariei dagokienez, berriz, kide berriak izendatu behar dira, onetsi eta argitara eman baitira Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duena, eta ukitutako departamentuen oinarrizko egiturari buruzko foru dekretuak.

Egiaztatu denez, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 3.3. artikuluak arautzen duen bezala, betetzen dela Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluaren osaera orekatua izatearen printzipioa, halaxe agintzen baitu Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, bidezkoa da, foru dekretu horren 4. artikuluarekin bat, behar diren izendapenak egitea.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide hauek izendatzea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko:

–Lan arloko eskumena duen zuzendari nagusia.

–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailea.

–Merkataritza arloko eskumena duen zuzendari nagusia.

b) Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua ordezkatzeko, Pilar Arriaga García izendatzen da ordezkari titular, eta Carlos de la Torre Verdejo Sola ordezko.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316985