264. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatzen dituena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru eta horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira batzordeko kide.

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legeak bere hogeigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzordean duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiak egonen dira ordezkaturik, hala eskatu edo eskatzen badute berariaz. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, Parlamentuko taldeen ordezkarien gehiengoak aldeko botoa eman beharko du, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko taldeek eta foru parlamentarien elkarteek Transferentzien Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen.

Erabaki horretan izendapena egiteko ezarritako epea iraganda eta Parlamentuko taldeek eta foru parlamentarien elkarteek beren ordezkariak proposatuta, bidezkoa da izendatzea Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen dituen ordezkariak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen denez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritzaren buru Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria izanen da, Félix Taberna Monzón jauna, eta gainera, honako hauek izanen dira ordezkaritzako kide:

–Ana Ollo Hualde andrea, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, eta José Luis Arasti Pérez jauna, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, ordezko.

–José Javier Esparza Abaurrea jauna, titular, eta María Jesús Valdemoros Erro andrea, ordezko, "Unión del Pueblo Navarro" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Ramón Alzórriz Goñi jauna, titular, eta Ainhoa Unzu Garate andrea, ordezko, "Partido Socialista de Navarra" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Adolfo Araiz Flamarique jauna, titular, eta Laura Aznal Sagasti andrea, ordezko, "EH Bildu Nafarroa" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Pablo Azcona Molinet jauna, titular, eta María Roncesvalles Solana Arana andrea, ordezko, "Geroa Bai" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Javier García Jiménez jauna, titular, eta Irene Royo Ortín andrea, ordezko, "Partido Popular de Navarra" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Begoña Alfaro García andrea, titular, eta Carlos Guzmán Pérez jauna, ordezko, "Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

–Emilio Jiménez Román jauna, titular, eta María Teresa Nosti Izquierdo andrea, ordezko, "Vox Navarra" Parlamentuko taldea ordezkatuz.

2. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzako buruak Nafarroako Gobernuko edozein unitate eta erakunderen aholkularitza eskatzen ahalko du, transferentziarako negoziatuko diren zerbitzu eta eginkizunen eskumenaren arabera.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei eta foru parlamentarien elkarteei eta Lurralde Politikarako Ministerioari, eta igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316983