263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

Batzar Orokorreko kideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Batzar Orokorrak erabaki hauek hartu zituen 2023ko azaroaren 9an egindako bilkuran:

Lehena.–Batzarreko buruaren urteko ordainsari gordina Nafarroako funtzionarioen ordainsarien taulan A mailarako ezarritako soldataren %10 izanen da, karguan %10eko gutxieneko dedikazioarekin aritzeagatik. Mankomunitateak bere gain hartuko du behar den enpresa-kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Batzar Orokorreko kideei 70,00 euro emanen zaizkie bilera bakoitzeko, Batzar Orokorretan edo eratzen ahal diren beste kide anitzeko organoetan parte hartzeagatik. Halaber bizi diren herritik bileretara joateko bidaia-gastuak ordainduko zaizkie, kilometroka, eta arestian aipatutako ordainsarien taulan zehaztutakoaren arabera.

Hirugarrena.–Frogagiriak ekarri ondoren, Batzar Orokorreko kideei kalte-ordaina emanen zaie beren karguan aritzean eraginiko benetako gastuengatik.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta helbide honetan: https://mdnavarrasur.sedelectronica.es/; eta haren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aplikatzekoa den legedia: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. 75 bis eta 75 ter artikuluak.

Ablitasen, 2023ko azaroaren 17an.–Mankomunitateko burua, Mayte Melero Pellicer.

Iragarkiaren kodea: L2316385