263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2024. urteko deialdia, dirulaguntzak emateko kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten Tebas-Muru Artederretako entitateei. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 727236.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/727236).

2023ko azaroaren 1eko ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko Yolanda Obanos Irure alkatearena.

Eskaerak noiz eta non aurkeztu:

Eskaerak aurkezteko 30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta iragarki-taulan argitaratzea: Udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Eskaerak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tebasen, 2023ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2316116