263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2024ko lan-egutegia

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2023ko azaroaren 16an eman zuen 2023-0233 Ebazpena, zeinaren bidez Santakarako Udalaren lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Bat etorriz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 250/2023 Ebazpenarekin, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).

Nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Ezartzea 2024rako Nafarroako Gobernuak ofizialki adierazitako jaiegunen egutegia eta Santakarako gainerako jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak:

• Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

• Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

• Martxoaren 28: Ostegun Santua.

• Martxoaren 29: Ostiral Santua.

• Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

• Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

• Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

• Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

• Irailaren 16a: Santa Eufemia (bertako jaieguna).

• Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

• Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Abuztuaren 14, 16, 19 eta 20an udal-bulegoak itxita egonen dira. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Santakarako Udalaren webguneko iragarki-taulan.

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Santakaran, 2023ko azaroaren 16an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2316335