263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Planeamenduko hirigintza-hitzarmena Bentak auzoan. Jendaurrean jartzea

Luzaideko Udalak, Alkatetzaren 102/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du planeamenduko hirigintza-hitzarmenerako proposamen bat, prozedurari hasiera eman eta espedientea jendaurrean jartze aldera. Hitzarmena Luzaideko Udalaren eta Bostargi SL merkataritza-sozietatearen artean egitekoa da, eta Luzaideko arau subsidiarioetako determinazio egituratzaileak aldatuko ditu. Honako eremu hau ukitzen du: 1. poligonoko 81., 82., 83., 108. (zati bat), 109. (zati bat) eta 110. (zati bat) lurzatiak, Bentak auzoan. Xedea da eremu hori berrantolatzea, paratu ahal izateko merkataritza-erabilerako eraikin berri bat, ingurukoen gisakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzaren bulegoetan, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoa betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Luzaiden, 2023ko abenduaren 7an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2317204