263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Deialdia, Lodosako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak emateko.
Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 723313.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/723313).

Deialdiaren xedea: Dirulaguntzak ematea euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko, zehazki 2022ko irailaren 1a eta 2023ko abuztuaren 31 artean egindako ikastaroetarako.

Onuradunak: Dirulaguntza eska dezakete ondoko baldintzak betetzen dituztenek; eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira:

a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra, gutxienez.

b) Eskaera egin den egunean, Lodosan erroldatua egotea, etenik gabe eta urtebeteko antzinatasunaz, gutxienez.

c) Lodosako Udalean ordaindu beharreko zerga betebeharrak egunean izatea.

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Deialdi honetarako 1.500,00 euro erabiliko dira, eta horiek Lodosako Udalaren 2023ko ekitaldiko 33500 489.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura izanen dira. Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Onuradun bakoitzeko, 150,00 euro da gehieneko dirulaguntza. Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu aurrekontu-zuzkidura, aurrekontuetan aurreikusitako gehieneko kontsignazioa hainbanatu eginen da eskabideen artean, baldin behar den epean eta moduan aurkeztu badira eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lodosan, 2023ko azaroaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2316346