263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa, lote honen baso-aprobetxamendua adjudikatzeko, PEFC 129/2012 baso-ziurtagiriarekin:

–2. lotea.

  • Parajea: Otsango (120e, 121e unadak).
  • Espezieak: Robinia pseudoacacia (akazia), Quercus robur (amerikarra) eta Castanea sativa (gaztainondoa).
  • Bolumena: 433,86 m³ (163,52 m³ egur eta 270,34 m³ enbor).
  • Oin kopurua: 1.662,28.
  • Tratamendu mota: mozketa eginda.
  • Lizitazioaren prezioa: 3.522,52 euro, BEZik gabe.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako herriko etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako herriko etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2317202