2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Aldaketa, tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoan. Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lekunberriko tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoan.
Jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsita gelditu da Lekunberriko tutoretzapeko etxebizitzak alokatzeko barne baremoaren aldaketa, eta haren testu osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lekunberrin, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
ETXEBIZITZA BABESTUAK ALOKATZEKO BAREMOA
Etxebizitza baten alokairua lortzeko baremo bakarra, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearekin bat.
Alokairu hori lortzeko, nahitaez izan behar da 65 urtetik gorakoa, eta/edo aitortutako desgaitasun edo mendekotasun bat izan; horrez gain, ez da etxebizitzarik eduki beharko, edo, edukiz gero, desegokia izan beharko du, edo kasuan kasuko pertsonaren beharrekin bat ez datorrena.
1.–Etxebizitza-premia.
1.A. Eskaera sinatzen duen eskatzaile bakoitzeko eta haien familia-unitateetako kide bakoitzeko: 7 puntu (gehienez, 14 puntu).
1.B. Beste familia-unitate batzuen etxebizitzan haiekin batera bizitzeagatik: 10 puntu.
2.–Adina.
65 urte edo gehiago dituen eskatzaile bakoitzeko: 5 puntu.
3.–Desgaitasuna/mendekotasuna.
Familia-unitatean desgaitasuna duten pertsonak egotea, aitortutako desgaitasun-maila batekin, edo aitortutako mendekotasuna duten pertsonak (pertsona bakoitzeko, egoera horietako bat baizik ez da kontuan hartuko):
A. %65eko edo hortik gorako desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko: 10 puntu.
B. Mendekotasun moderatua duen pertsona bakoitzeko: 5 puntu.
C Mendekotasun larria duen pertsona bakoitzeko: 7’5 puntu.
D. Mendekotasun handia duen pertsona bakoitzeko: 10 puntu.
4.–Ondorengo ahaideak izatea.
Ondorengo ahaide bakoitzeko, lehen gradura arte (eskatzailearekin bizi bada eta PFEZren aitorpenean kenkaria egiteko eskubidea ematen badu): 2 puntu.
5.–Genero-indarkeriaren biktimak.
Abegi-etxe edo -pisuetan edo antzeko bizitokietan bizitzeagatik, etxebizitza esleitzeko prozedura hasi baino lehenagoko sei hilabeteetan gutxienez: 5 puntu.
6.–Errolda.
Eskaera aurkezten den unean, urtebete (1) eramatea gutxienez Larraunen edo Lekunberrin erroldaturik: 10 puntu.
Puntu-berdinketa gertatuz gero, txosten soziala eskatuko zaie oinarrizko gizarte-zerbitzuei.
Iragarkiaren kodea: L2316091