2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
UE15 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Erroibarko Udaleko alkateak, Leire Remiro Esnozek, 2023ko azaroaren 29ko 195/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Aurizberriko UE15 (UE 15-1 eta UE 15-2) exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Antxon Iturri Gazteluk sustatua.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek hura aztertu eta dagozkion alegazioak aurkez ditzaten.
Lintzoainen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2317180