2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Lurraren gaineko kontribuzioaren 2024ko zerga-tasa. Jendaurrean jartzea
Eratsungo Udalak, 2023ko urriaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, besteak beste erabaki hauek hartu zituen:
ERABAKIAK:
1.–2024. urterako, %0,20ko karga-tasa ezartzea hiri- eta landa-lurren kontribuzioa ordainarazteko, bat etorriz balorazio-ponentziaren berrikuspenaren balioekin.
2.–Hartutako erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko etxeko iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu ahal dezaten.
3.–Inoren erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da aitzineko puntuan adierazitako epea iragan ondoan. Kasu horretan, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Eratsunen, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.
Iragarkiaren kodea: L2316128