263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2023ko abenduaren 11n. Hona hemen haren testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2023ko abenduaren26tik 30era, biak barne, kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez, ebatzi dut:

1. Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzan ematea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2023ko abenduaren26tik 30era, biak barne.

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, ezarririk daudenak Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317360