2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa, Maistren kaleko 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakietan eta San Frantzisko kaleko 25 zenbakian. Hasierako onespena
Burlatako Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 1ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko xehetasun-azterketa bat, dagokiona Maistren kaleko 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakietako eta San Frantzisko kaleko 25 zenbakiko esku-hartze orokorreko proiektuari (2. poligonoko 146., 147., 148., 149., 150. eta 151. katastro-lurzatiak). Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2317183