2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Kalifikazio juridikoaren aldaketa 1. poligonoko 9. lurzatiaren inguruan. Jendaurrean jartzea
Beteluko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea: Beteluko 1. poligonoko 9. lurzatiaren inguruko 795,88 metro koadro, soberako lurzati (ondare ondasun, alegia) gisa kalifikatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean. Epe horretan ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Betelun, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2317203