263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Honako honen aldaketa: ordenantza, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza bat; hain zuzen ere, honako hau: ordenantza, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2317182