263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Artikako Mogotes sektoreko plan partzialeko aldaketa, hirigintza araudiaren 61. artikuluari dagokiona. Informazio publikoa

Berriobeitiko Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren determinazio xehatuetan, hirigintza araudiaren 61. artikuluari dagokiona, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2317181